Miniaturak
GONBIDATUAK: Nerea Sistiaga eta Jesús Iñigo
NOLA EGIN:
Banh mi ogia prestatzeko, osagai guztiak nahastu, sesamoa izan ezik eta oratu. Sesamo pixka bat hautseztatu molde bakoitzaren gainean eta honen edukieraren ¼ bete gutxi gorabehera, legamiatzen utzi eta egosi 100º C 10 min, 6 min. gehiago jalkitzen utziaz labe barruan. Behin egosita, izoztu moldetik errazago ateratzeko eta ondo berotutako ekilore-olioan frijitu.
Lemon grass adarrak xehatu eta osagai guztiak nahastu. Marinatzen utzi egun batetik bestera eta iragazi.
Soja oinarri zati bat berotu, gelatina bustia gehitu, guztiz desegin eta gainontzeko soja gehitu. Hozten utzi eta dadotan ebaki.
Betiko maionesa egin eta dashi hautsa gehitu.
Barazkia dadotan xehatu eskabetxean erregosiz, gehiegizko eskabetxea xukatu, barazkia ahalik eta finen xehatu eta dashi maionesa gehitu.
Atuna dadotan ebaki eta eskabetxean marinatu. Alga oso fina ebaki eta ekilore-olioan frijitu. Ondoren, ozpin-olioarekin ondu eta gatz pixka bat bota. Azkenik, aneta adar txikitan zatitu.
Muntaketa:
Ogi frijitua hustu, eskabetxe maionesa eta soja gelatina dado batzuk gehitu, atungorria sartu eta honen gainean, noori alga frijitua, mikromezkluma, dashi maionesa puntu batzuk eta gelatina dado batzuk ipini.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa