Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Street Food
Street Food
Osagaiak
  • Pago-errauts maionesa:
  • -4 arrautza
  • -Ekilore-olioa, 300 ml
  • -Pago-errauts olioa, 50 ml
  • -Gatza
  • -Sagar-ozpina, 8 ml
  • Salmorejoa:
  • - Adar-tomate heldua, 2 kg
  • -Ogia, 400 g
  • -Oliba-olio birjina estra, 200 ml
  • -Gatza, 10 g
  • -Sardinak
  • -Ezkata-gatza
  • -Ekilore-olioa
  • -Arroz oblea
  • -Noori alga
  • -Ganba hautsa
  • -Arrautza zuringoa
  • -Ogia
  • -Tipula eta tomate frijitua
  • -Baratxuri-olioa
  • -Albaka-olioa
  • -Azukrea
Prestaketa

GONBIDATUAK: Nerea Sistiaga eta Jesús Iñigo

NOLA EGIN:

Lehenik eta behin, pago-errauts maionesa egiteko, osagai guztiak ontzi batean elkartu eta irabiatu, maionesa bat bezala harrotzen den arte.

Salmorejoa egiteko, tomateak birrindu, iragazi. Aurretik bereziki zapal ebakitako ogi gogorra busti tomate zukutan sartu eta egun batez egoten utzi. Olioa eta gatza gehitu, eta birrindu. Sifoian sartu 2 kargarekin.

Sardinei ezkatak eta tripak kendu, burua baztertu eta plantxan markatu ezkata-gatzarekin. Sardinei hezur nagusia kendu eta bizarreko hezurrak ere baztertu. Ekilore-oliotan sartu eta hotzean gorde.

Arroz oblea arrautza zuringoarekin margotu eta noori alga gehitu, oso fin ebakita. Ekilore-olio ketsuan frijitu oblea puztu arte eta, azkenik, gatza eta ganba hautsa gehitu.

Ogiaren azala kendu, eskuekin mamia modu irregularrean atera eta mami hau tipula eta tomate frijituarekin margotu. Izoztu eta erdibitu, gatza gehitu, baratxuri-olio eta albaka-olio apur bat eta salamandran gorritu (txigorgailu edo gratinagailu bat).

Azkenik, azukre-kotoia egin, horretarako prestatutako makina batekin.

Muntaketa:

Behin harri-ogia txigortuta dagoenean, ogi mamiaren kapetako batean pago-errauts maionesa koilarakada bat, noori alga oblea zati bat, sardina bizkar bat eta salmorejo pixka bat jarri. Beste kaparekin tapatu, hau ere maionesa pixka batekin. Amaitzeko, azukre-kotoi estalkia ipini eta, piperrauts gozo eta sardina hautsarekin hautseztatu.