Miniaturak
GONBIDATUA: Mireia Carceller
NOLA EGIN:
Plantxan, bi olagarro pusketa gorritu eta brotxeta batean sartuko ditugu.
Bermut kopa batean, patata eta berakatz zopa oinarri bat jarriko dugu.
Zopa hori egiteko, patatak egosi behar dira. Gurina eta berakatz olio errea iragazita gehitu eta pataten ura botata birrindu, zopa testura lortu arte.
Brotxeta kopan jarriko dugu, piperrauts olioarekin eta plantxan pasatutako hirugihar iberikoarekin apainduta.
Kopan obulato papera jarri, gainetik piperrautsa zipriztindu eta amaitzeko, patata zopa bota gainetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa