Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Atungorri tartarra guakamolearekin eta soja gorringoarekin
 	Atungorri tartarra guakamolearekin eta soja gorringoarekin
Osagaiak
  • Tartarra egiteko:
  • - Atungorri solomoa
  • - Arrautza
  • - Limoia
  • - Tipulina
  • - Piperbeltz beltza
  • Ongarria egiteko:
  • - Erromero eztia
  • - Soja saltsa
  • - Oliba olioa
  • Gorringoa egiteko:
  • - Arrautza gorringoa
  • - Soja
  • Guacamolea egiteko:
  • - Ahuakatea
  • - Tipula
  • - Tomatea
  • - Limoia
  • - Gatza
Prestaketa

GONBIDATUA: Mireia Carceller

NOLA EGIN:

Atungorria dadotan zatitu eta gatza, piperbeltza, tipulina, arrautza eta limoia botako dizkiogu. Ondo nahastu dena.

Guacamolea egiteko, tipula eta tomatea dadotan txikitu. Baita ahuakatea limoiarekin eta gatzarekin ere. Dena irabiatu, krema bat lortu arte.

Flanontzi batean, oinarrian guacamolea jarriko dugu, gainean atungorria eta ordubete hozkailuan edukiko dugu

Bitartean, arrautza gorringoa sojatan sartu. 6 ordu edukiko dugu hozkailuan eta beste bi izozkailuan.

Platereratzeko, tartarra flana balitz bezala irauli eta soja ongailua gehitu. Apaintzen amaitzeko, gorringoa eta tipulin adartxo bat jarri.