Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Fruta barratxoak
Fruta barratxoak
Osagaiak
  • Datilak, 80 g
  • Mertxika lehorrak edo orejoiak, 40 g
  • Pikupasak, 35 g
  • Aranpasak, 35 g
  • Intxaurrak, 60 g
  • Txokolate beltza, 20 g
Prestaketa

GONBIDATUA: Aritz Urdanpilleta

NOLA EGIN:

Lehenengo, txokolatea izan ezik, beste osagai guztiak robotean sartu eta hiru bat minutuz ondo birrindu.

Lortutako orea, labeko paper batera atera, gainean beste bat jarri eta arrabolaren laguntzaz, ongi zanpatu. Ondoren, hozkailuan sartu pixka bat gogortu arte.

Barratxotan zatitu eta txokolate urtuarekin "zikindu". Azkenik, hozkailuan gorde berriz ere, dena gogortu dadin.