Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Txokolate barra bigunak
Txokolate barra bigunak
Osagaiak
  • Itxaurrak, 75 g
  • Hurrak, 75 g
  • Txokolate beltza, 50 g
  • Fruta lehorrak ( aloe vera, maspasak, ahabiak,...), 25 g
  • Eztia,40 g
Prestaketa

GONBIDATUA: Aritz Urdanpilleta

NOLA EGIN:

Lehenik eta behin, intxaurrak, hurrak eta fruta ongi birrindu. Dena nahastu.

Ondoren, txokolate beltza urtu eta eztiarekin batera, fruta birrinduei gehitu.

Ondo nahastu dena eta film plastiko geruza batekin izango dugun erretilu batera pasatuko dugu. Gero, ondo zanpatu eta hozkailuan sartu, gogortu dadin.

Azkenik, nahi bezalako tamainan zatitu.