Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Ziza-Hori Rabioliak, Garoa Ardi Gazta Saltsarekin eta Trufa Olioarekin
Ziza-Hori Rabioliak, Garoa Ardi Gazta Saltsarekin eta Trufa Olioarekin
Osagaiak
  • Ziza-horiak, 250 g
  • Tipula laurden bat
  • Baratxuri atal bat
  • Won-ton orea, 10 xafla
  • Esne gaina, 500 ml
  • Garoa ardi gazta, 75 g
  • Oliba olioa
  • Piperbeltza
  • Arrautza bat
  • Trufa olioa
  • TIPULIN OLIOA:
  • Ekilore olioa, 200 g
  • Tipulina, 20 g
Prestaketa

GONBIDATUA: Mikel Odriozola

NOLA EGIN:

Lehenengo, txikitu tipula eta berakatza eta jarri erregosten zartagin batean.

Txikitu perretxikoak eta gehitu zartaginera. Ur guztia askatzen dutenean, utzi hozten eta birrindu irabiagailu elektrikoarekin, ur pixka bat eta olio txorrotada batekin lagunduta.

Won-ton ore orriak bete perretxiko ore horrekin. Izkinak arrautza irabiatuarekin busti, eta rabioliak egin.

Ondoren, esnegaina irakiten jarri lapiko batean. Bitartean, birrindu gazta eta gehitu esnegainari. Utzi desegiten dena eta iragazi. Gorde saltsa.

Tipulin olioa egiteko, bi osagaiak birrindu irabiagailu elektrikoarekin eta gorde.

Azkenik, rabioliak lurrun-labean egin 3 minutuz. Atera eta gazta saltsarekin batera irakinaldi bat eman. Aurkeztu platerean tipulin eta trufa olio pixka batekin lagunduta.