Miniaturak
GONBIDATUA: Mikel Odriozola
NOLA EGIN:
Lehenik eta behin, txikitu berakatza eta tipula eta zartagin batean sutan jarri.
Zatitu onddoak laukitxotan eta gehitu zartaginera. Salteatu dena minutu batzuez eta atera.
Zuritu ganbak eta gorputzak labeko paper artean jarriko ditugu. Lapiko txiki bat hartu eta kolpeka fin-fin utziko ditugu gorputzak. Kendu gaineko papera eta ganbaren erdian onddo koilarakada txiki bat jarriko dugu. Poltsatxo itxura eman eta film plastikoarekin bilduko ditugu. Hozkailuan gorde.
Ondoren, salteatu zartagin batean olio pixka batekin ganba buruak eta iragazi lortutako zukua. Gero, kendu film plastikoa ganba bonboiei eta labean erre 5 minutuz 180 graduan.
Bukatzeko, atera labetik eta zerbitzatu ganben zukuarekin lagunduta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa