Miniaturak
GONBIDATUA: Mikel Odriozola
NOLA EGIN:
Hasteko, zuritu otarrainxkak eta zartagin batean salteatu buruak. Gehitu pattarra eta ardoa eta garreztatu. Ondoren, bota buruak iragazki batera eta ondo zanpatu zuku guztia ateratzeko. Gorde zukua.
Hori egin eta gero, moztu brik orea lau zatitan eta bildu bertan otarrainxka gorputzak.
Jarri esnea erretilu estu baina luze baten eta, irabiagailu elektrikoa erabiliz, joan ekilore olioa pixkanaka gehitzen eta maionesa bat egingo dugu. Gorputza hartzen duenean, gehitu otarrainxka zukua eta puntuan jarri.
Azkenik, frijitu oliotan otarrainxkak eta zerbitzatu maionesaz lagunduta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa