Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Glutenik gabeko pizza
Glutenik gabeko pizza
Osagaiak
  • -Artobeltz irina
  • -Legamia
  • -Gatza
  • -Ur epela
  • -Oliba-olioa
  • -Tomate saltsa
  • -Gazta birrindua
  • -Cherry tomateak
  • -Antxoak
  • -Oliba beltzak
  • -Salamia
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 1-3 euro

Kaloriak: 225 Kcal

GONBIDATUAK:

Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

NOLA EGIN:

-Irina katilu batean jarri eta erdian zulo bat egin. Ura eta legamia gehitzen joan, ore homogeneo bat lortu arte.

-Orea arrabolarekin luzatu eta pizzaren oinarria izango denari nahi duzun forma eman.

-Tomate saltsa, gazta birrindua, antxoak, salamia, oliba beltzak eta cherry tomateak orearen gainean jarri.

-Pizza labera sartu 200ºtan, 10 minutuz.