Miniaturak
Zailtasuna: Erraza
Kostua: 4-6 euro
Kaloriak: 465 Kcal
GONBIDATUAK:
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, 'Herri txiki Infernu handi' saioko aurkezleak.
NOLA EGIN:
-Lapiko txiki batean azukrea eta ozpina sutan jarri. Irakiten hastean, sua jaitsi eta utzi 10 minutu irakiten. Bitartean, piperminak (txileak) garbitu eta txikitu, berakatz aleei barruko nerbioa kendu eta txikitu, eta jengibrea birrinduko ditugu. Gehitu osagai hauek guztiak ozpinari eta azukreari eta beste 5 minutu irakiten utzi. Saltsa gorde.
-Tipula eta berakatza ongi txikitu eta jarri sueztitzen olio pixka batekin. Eginda dagoenean, jengibre hautsa eta kuminoa gehitu, sua itzali eta ongi nahastu. Ore hau, txahal haragiarekin eta soja saltsarekin ongi nahastu eta hozkailuan sartu ordu erdiz.
-Berakatz hagin bat txikitu eta zartagin batean jarri sutan. Dantzan hasten denean, porrua makilatxotan gehitu eta utzi sueztitzen. Porrua ia eginda dagoenean, zerba hostoak txikitu eta gehitu. 5 minutu su bizian salteatzen utzi eta atera.
-Plantxa batean, alde batean hanburgesak egiten jarriko ditugu eta bestean, sandwichak egingo ditugu. Edalontzi bat erabiliz, erdian zulo bat egin eta sandwicha plantxa gainean daukagula, zulo horren barruan arrautza bat jarri egiten.
-Sandwicha montatzeko, sandwich ogi bat jarriko dugu azpian, horren gainean, zerbak eta kipula errea jarri eta gero, saltsa pixka bat bota. Honen gainean, hanburgesa, ernamuinak eta arrautza jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa