Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Falafela jogurt saltsarekin
Falafela jogurt saltsarekin
Osagaiak
  • -Txitxiroak, 250 g
  • -Tipula gorri bat
  • -2 berakatz ale
  • -Martorria eta perrexila, norberaren gustura
  • -Kuminoa, koilarakadatxo bat
  • -Piperbetz beltza, koilarakadatxo bat
  • -Piperrauts mina, koilarakadatxo bat
  • -Legami hautsa, koilarakadatxo bat
  • -Txitxiro irina
  • -Olioa
  • JOGURT SALTSA EGITEKO:
  • -Jogurt natural bat
  • -Berakatz ale bat
  • -Limoi erdiren zukua
  • -Menda hosto batzuk
  • -Oliba olioa
  • -Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 2-4 euro

Kaloriak: 245 Kcal

GONBIDATUA:

Ander Gorospe

NOLA EGIN:

-Txitxirioak 24 ordu lehenagotik beratzen eduki. Behin beratuta, egosi gabe, irabiagailuan sartu eta birrindu. Gero, tipula txikitua, perrexila, kuminoa eta piperrautsa gehitu. Azkenik, legamia gehitu eta ondo nahasi. Dena katilu batera atera eta harrotzen utzi.

-Jogurta katilu batera atera eta berakatz txikitua eta limoi zukua gehitu. Ondo nahastu eta ondoren, gatza, piperbeltza eta olio zorrotasa bat gehitu. Bukatzeko, menda hostoak ongi txikitu eta jogurt saltsarekin nahastu. Hozkailuan gorde.

-Txitxirio oretik bolatxoak atera eta pixka bat zapaldu, hamburgesa forma har dezaten. Gero, irinetik pasatu eta oliotan frijitu.

-Hamburgesatxoak platereratu eta jogurt saltsarekin lagundu.