Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Saltxitxa baby
Saltxitxa baby
Osagaiak
  • - Hostore orri erdia
  • - Frankfurt saltxitxak, lau
  • - Mostaza pixka bat
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 0,5-1 euro

Kaloriak: 77 kcal

NOLA EGIN:

- Hostorea luzetara moztu, zentimetro bateko zabalera duten zerrendetan.

- Zerrenda horiekin bildu saltxitxaren hiru laurdenak. Tarte txiki bat utzi, aurpegia izango dena, eta gaineko punta beste ore pusketa batekin estali, txapel bat izango balitz moduan.

- Labe beroan sartu 20 bat minutuz, 180 gradutan.

- Egindakoan, hozten utzi eta aurpegia izango den zatian, bi puntu txiki margotu mostazarekin, begiak izango balira bezala.