Miniaturak
Zailtasuna: Normala
Kostua: 0,50-1,5 euro
Kaloriak: 300 kcal
GONBIADUTA:
Idoia Frades Urberuaga
NOLA EGIN:
- Labea 200 gradutan berotzen jarri.
- Nahastu irina eta gurina ontzi batean. Gehitu azukrea eta legamia, eta ongi nahastu.
- Gehitu esnea eta esne krema, eta berriro ongi nahastu osagai guztiak, bat eginda egon arte.
- Irineztatu lan egiteko erabili behar dugun gainazala, eta bertan landu orea, irinez lagunduta. Estali trapu batekin eta utzi 15 minutu pausatzen.
- Irineztatu lanerako gainazala, eta bertan zabaldu orea, bi zentimetro eta erdi/3 zentimetroko lodiera eman arte. SCONEAk laukitan moztu (6x6 cm) labana batez lagunduta.
- Labeko plaka batean jarriko ditugu, bata bestetik ondo bananduta, arrautzarekin glaseatuko ditugu eta 20 bat minutuz labean erreko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa