Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Batana ogia
Batana ogia
Osagaiak
  • - Irina, 520 g
  • - Legamia lehorra, 5 g
  • - Ura, 320 g
  • - Oliba olioa, 50 g
  • - Gatza, 10 g
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 0,20-0,60 euro

Kaloriak: 160 kcal

GONBIDATUA:

Idoia Frades Urberuaga

NOLA EGIN:

- Bol batean edo mahai gainean, irina, gazta, legamia, ur epela eta oliba olioa ongi nahastu.

- Bi tamaina desberdineko bi zatitan banatu, zati handia ogia egiteko erabili eta txikia pizza egiteko.

- Zati biak harrotzen utzi ordu bat inguru.

- Ogiarentzako zatia, lehenbizi zabaldu ondo airea kentzeko. Ondoren, erditik batu bola bat egin arte. Gero, berriz ere zabaldu eta forma eman. Zabalik gelditzen den aldea beheraka jarri.

- Berriz ere harrotzen utzi beste ordu bat edo bi ordu.

- Ogia laban sartu baino lehen ontzi bat berotzen jarri labean.

- Ogia harrotuta dagoenean, bi mozketa burutu goiko aldean.

- Labea  220-230 gradutara jarri. Ogia sartu eta lehengo sartu dugun ontzian ura bota.

- 20-30 minutu labean eduki.