Miniaturak
-Zailtasuna: Erraza
-Kostua: 0,8-2 euro
-Kaloriak: 180 kcal
NOLA EGIN:
- Katilu handi batean nahastu irina, olioa, gatza eta legamia ur epelarekin. Ondo landu orea eta gorde geroko.
- Tipula zatitu eta sueztitzen jarri erretilu batean. Porrua eta baratxuriak zatitu eta gehitu tipulari. Utzi 5 min sueztitzen eta gehitu bi piperrak txikituta. Utzi 15-20 min. sueztitzen dena.
- Barazkiei tomate saltsa gehitu, piperrauts gozoa eta berdela ongi txikituta, atera sutatik eta ondo nahastu.
- Ongi luzatu orea arrabolarekin (edo botila batekin) lagunduta eta oreak mozteko erabiltzen den molde batekin, borobiletan moztu.
- Borobil bakoitza bete eta ondo itxi, sardexka batekin atximurka txikiak eginez inguruan. Arrautzarekin margotu eta labean erre 45 minutuz 180º.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa