Miniaturak
- Zailtasuna: Normala
- Kostua: 2-4 euro
- Kaloriak: 200 kcal
GONBIDATUA:
Blanka Gómez de Segura
NOLA EGIN:
Jarri esnea irakiten
Urtu gurina lapiko batean, eta ondoren, bota irina, eta ondo nahastu. Gehitu esnea poliki-poliki, eta ongi irabiatu.
Utzi bexamelari irakiten 10-15 minutuz, baina jarraitu irabiatzen.
Gehitu oilo haragia txiki-txiki eginda, eta ongi nahastu beste 10 minutuz. Atera bandeja batera, estali plastikozko filmarekin eta sartu hozkailuan.
Hoztu denean, egin bolatxoak, pasatu irin, arrautza eta ogi birrinetik, eta azkenik, frijitu olio berotan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa