Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Arrautza ikaztuak
Arrautza ikaztuak
Osagaiak
  • -Arrautza
  • -Patata egosia
  • -Patata beltza
  • -Esne-gaina
  • -Urdaiazpikoa
  • -Ogi txigortua
  • -Soja
  • -Boilur olioa
  • -Intxaur muskatua
  • -Gatza
  • -Ozpina
Prestaketa

Hasteko, lapiko batean, ura irakiten ipini.

Patata egosia zuritu eta zatitu. Esne-gaina, intxaur muskatua eta boilur olioarekin nahasi, birrindu eta saltsa egin.

Patata beltza txikitu eta oliotan frijitu.

Urdaiazpikoa olio berotatik pasatu. Urdaiazpiko zati bat juliana eran ebaki eta beste zatia esne-gaina eta sojarekin murriztu.

Aurretik irakiten jarritako urari ozpina eta gatza bota. Arrautza bertan sartu.

Kopatxo batean, ogia eta urdaiazpikoa jarri. Gainean, urdaiazpiko krema eta uretatik pasatako arrautza ipini. Patata krema guztiaren gainean jarri eta patata beltza kurruskatuarekin amaitu.

Bukatzeko, kopatxoa estali eta ketu.