Miniaturak
Hasteko, baratxuri freskoa zatitu eta oliotan sueztitu. Arto-taloa prestatu eta molde biribilaz ebaki. Molde berdinarekin, gazta eta atun mendrezka ebaki.
Taloa, atun mendrezka eta gazta zartagin berean gorritu. Onddoak plantxan gorritu.
Osagai guztiak prest ditugunean, talo-xafla baten gainean baratxuri freskoa, onddoak eta idiazabal zati bat jarri. Gainean, beste bi talo-xafla jarri eta hauen artean mendrezka zatia sartu.
Azkenik, palo santo egurra eta egur-ikatzarekin perfumatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa