Miniaturak
Kefir eta foie prestaketarako:
Ebaki foiea dadotan eta salteatu. Utzi pausatzen 5 bat minutuan, eta txikitu gaztarekin eta olioarekin. Bota gatza eta piperra. Gorde geroko.
Tipula eta ardo beltza prestatzeko:
Garbitu tipula eta ebaki julianan. Sueztitu olioarekin, gurinarekin eta azukrearekin, gorritzera iritsi gabe. Behar adina biguntzen denean, bota ardo beltza eta ozpina. Utzi 2 orduz su motelean egosten, harik eta marmelada lortu arte. Gorde geroko.
Cromlecha:
Nahasi semolaren erdia kurkuma-saldarekin. Oratu guztia 5 minutuz, eta utzi pausatzen beste 10 minutuan.
Egin gauza bera semolaren gainerakoarekin eta txipiroi-tintaren saltsarekin. Oreak pausatzen direnean, elkartu bola batean, koloreak nahasi gabe. Luzatu mehe-mehe plastikozko bi orri zurrunen artean.
Frijitu orea 220 graduan, ontzian mugimendu zirkularrak eginez. Frijitu 40 bat segundoan, eta jarraian, utzi pausatzen oliba-oliotan, 149 graduan, 2 minutuz. Xukatu ondo eta ondu.
Aurkezpena:
Egin ebaki txiki bat cromlechei oinarrian, eta sartu foiez eta tipulaz egindako betegarria.
Jarri betetako bi cromlech zutik platerean.
Amaitzeko, bota perrexil pixka bat eta onddo-hautsa gainetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa