Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Onddo-krema barazkiekin eta otarrainxkekin
Onddo-krema barazkiekin eta otarrainxkekin
Osagaiak
  • Onddoak 200 gramo, haragi-salda, gurina (zopa-koilarakada bat), esne-gaina 3 z/k, tomate bat, bi xerra kuiatxo, hiru zainzuri, bi xerra alberjinia, lau otarrainxka, olioa, tipula, gatza eta piperrauts zuria
Prestaketa

Lehendabizi tipula bigunduko dugu oliotan. Gero, onddoak gehitu, sueztitu eta haragi-salda bota ostean, 10 minutuz egosten utziko dugu.

Bitartean, barazkiak xerratu eta gatza bota, otarrainxkak zuritu, eta guztia plantxan edo labean egingo dugu.

Azkenik, onddo-krema birrindu, irakin eta esne-gaina eta gurina botako dizkiogu. Ondoren, berriro irakin.

Aurkezpena horrela egingo dugu: barazkiak eta otarrainxkak plater sakon batean ipini eta onddo-krema gainetik bota.