Miniaturak
Lehenik, foiea hartu, ireki eta zainak ondo kendu.
Ondoren, bota gatza, piperbeltz beltza eta zuria, kanela pitin bat eta zurrusta bat armagnac. Ondo busti, mugitu eta oso garrantzitsua; foiea ahalik eta gutxien txikitu behar da.
Txikitu gabeko zati handienak kanpoaldean gera daitezela, terrinan sartzen dugunean, itxura polita lortzearren.
Terrinan ondo sartu, eta ziurtatu aire guztia atera dugula. Ondo estali taparekin, eta maria bainuan sartuko dugu, 50 minutuz 60 ºC-tan.
Ateratakoan hozten utziko dugu, eta gero, hozkailuan sartuko. Ondo hozten denean, terrinatik atera dezakegu; atera ezingo bagenu, oso itsatsita dagoelako, berotan sartuko genuke, lana erraztearren. Orduan bai, terrinatik aterako genuke.
Guk osagai hauek erabili ditugu, baina foie micuita egiteko nahi ditugun osagaiak erabil ditzakegu, ia esateko; besteak beste, boilurra, onddoak, beste likore mota batzuk, ardoa, bestelako espeziak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa