Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Foie micuita
Foie micuita
Osagaiak
  • Ahate-gibel bat, 500 g
  • Lore-gatza, 6 g
  • Sichuan piperra
Prestaketa

Gibelari zainak ondo kendu ondoren, gatza eta Sichuan piper pixka bat bota. Hau guztia film gardenean bildu, bi aldeetatik ondo itxita utziz. Tamaina erdiko ontzi batean, ura jarri, eta irakiten hasten denean, gibela bota filmean bilduta. Sua itzali, eta noizbehinka bueltatxo bat emanez, 8 minutuan eduki. Zerbitzatu aurretik, 6 orduz egon behar du hozkailuan. Zati bat platerera atera, eta ardo beltzaren marmelada ondoan jarri.