Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Frijituak
Frijituak
Osagaiak
  • Esnea - 1l
  • Ekilore olioa - 80 g
  • Irina - 80 g
  • Gatza
  • Urdaiazpiko kroketetarako:
  • Bexamela - 1l
  • Urdaiazpikoa - 80 g
  • Villeroyrako:
  • York urdaiazpiko xerra bat
  • Gazta xerrak
  • Mingainerako:
  • Mingain xerrak
  • Tigreetarako:
  • Muskuilua - 1kg
  • Tipula bat
  • Baratxuri ale bat
  • Piper berde bat
  • 2 pikillo piper
  • 2 arrautza egosi
  • Tomate saltsa - 4 koilarakada
  • Tabaskoa
  • Gainera:
  • Irina
  • Arrautza irabiatua
  • Ogi birrindua
  • Olioa
Prestaketa

Lehenik tigreen orea egingo dugu. Horretarako, muskuiluak garbitu eta uretan egosiko ditugu ireki arte. Egosteko ura kendu eta muskuiluaren haragia oskoletik atera. Tipula, piper berdea eta baratxuria zatitu eta erregosten ipini olio apur batekin. Gozatzen denean, pikillo piperra, arrautza eta muskuiluen haragia xehatuta gehituko ditugu. Eragin pixka bat eta tomate saltsa eta tabaskoa gehitu. Irakinarazi eta litro bat bexamelekin nahastuko dugu. Hozten utzi eta muskuilu oskolak bete.

York urdaiazpikoa eta gazta ebaki tamaina berean eta gazta yorkaren gainean jarri. Zati bakoitza bexameletik pasa eta hozten utzi.

Mingain xerrekin gauza bera egingo dugu, hau da, zati berdintsuetan ebaki eta bexameletik pasa. Hozten utzi.

Bexamela egiteko, esnea irakinarazi ontzi batean. Beste ontzi batean ekilore olioa berotu eta irina gehitu. Ongi nahastu irina guztiz desegin arte eta esnea gehitu pixkanaka eragiteari utzi gabe. Horrela jarraitu esne guztia gehitu arte. 10 minutuz irakinarazi eta aurreko prestakizunetarako erabili.

Guztiak hotzak daudenean, irin, arrautza eta ogi birrindutik pasa eta olio berotan frijitu.