Miniaturak
Oilo-hanka xehatu. Tipula juliana erara zatitu eta su eztitan bigundu. Txipotlea eta tomatea xehatu eta tipula bigunari gehitu. Egosi eta maneatu. Oiloa gehitu eta su motelean eduki. Eginda dagoenean, hozten utzi.
Krepe txinatarrak gazta zati batekin eta oiloarekin beteko ditugu. Frijitu olio ugaritan.
Saltsa ondorengo moduan egingo dugu: maionesa, valentina eta ziapea nahastuko ditugu kolore homogeneoa lortu arte. Valentinarekin emango diogu pikante puntua, nork bere gustura.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa