Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Sagar-likoredun foiezko terrina, banana frijituarekin, errege-sagarrezko konpota gainean
Sagar-likoredun foiezko terrina, banana frijituarekin, errege-sagarrezko konpota gainean
Osagaiak
  • Gibel freskoa - 1
  • Sagar-likorea - 1 kopa
  • Armagnac - 1 kopa
  • Banana arra - 1
  • Errege-sagarrak - 4
  • Gatza eta piperrautsa
  • Glas azukrea
  • Ogi txigortua
Prestaketa

Gibelari zainak behar bezala kendu ondoren, gatza, piperrautsa, glas azukrea, sagar-likorea eta Armagnaca gehituko dizkiogu. Guztia molde batean sartu, eta pausatzen utziko dugu 7 orduan.

Denbora hori igarotakoan, 160º-an sartuko dugu labean Maria bainuan, eta 35 minutuan edukiko dugu hor. Labetik atera ondoren, zanpatu eta hozten utziko dugu.

Hoztutakoan, triangelutan ebakiko dugu. Platerera atera, eta sagar-purea jarriko diogu inguruan, bai eta frijitutako banana xerra bat ere.

Ogi txigortu zati batzuekin batera zerbitzatuko dugu.