Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Harira zopa arkume eta patata bolekin
Harira zopa arkume eta patata bolekin
Osagaiak
  • Harira zopa:
  • -3 tomate
  • -2 tipulin
  • -2 azenario
  • -Dilistak, 80 g
  • -Txitxirioak, 80 g
  • -Fideoak, 70 g
  • -Tomate saltsa, 200 g
  • -2 limoi
  • -Apio bat
  • -Oilasko salda
  • -Azafraia, pistilo batzuk
  • -Martorri freskoa
  • -Kurkuma, pixka bat
  • -Perrexila, 50 g
  • -Irina
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • -Ura
  • Arkume bolak:
  • -Arkume haragia txikituta, 300 g
  • -Baratxuria, 2 ale
  • -Arrautza bat
  • -Ogi birrindua
  • -2 moldezko ogi xerra
  • -Esnea
  • -Perrexila
  • -Kuminoa, pixka bat
  • -Kurkuma, pixka bat
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • Patata bolak:
  • -2 patata
  • -Gatza
  • -Piperrautsa
  • -Maizena, koilarakada bat
  • -Oliba olioa
Prestaketa

Harira zopa:

Bezperan, txitxirioak eta dilistak uretan jarriko ditugu.

Lapiko batean tipulina, azenarioa eta apioa txikituta sartu eta olioarekin erregosten jarriko dugu. Txitxirioak, tomateak txikituta ura eta salda gehitu eta dena egosten jarriko dugu 20 minutuz. Ondoren, tomate saltsa, dilistak kurkuma eta azafrai pistiloak sartu eta beste 30 minutuz egosi. Orduan arkume bolak gorrituta gehitu irin koilarakada batekin eta fideoekin, 10 minutuz irakin eta egoten utzi. Almaizeko perrexil eta martorri txikitua gehitu.

Arkume bolak:

Ontzi batean esnea moldezko ogi xerrekin elkartu heze daitezen. Baratxuri aleak ondo txikitu eta moldezko ogi hezetuekin elkartu. Bertara beste osagaiak sartu eta ore bat egin. Eskuekin bolak egin eta olio berotan frijitu eta paperean xukatu.

Patata bolak:

Patatak egosi eta ontzi batean sartu, bertara gatza eta maizena bota, ondo nahastu eta eskuekin bolak egin. Oliotan frijitu, xukatu eta gainetik piperrautsa bota.

Bukaera:

Plater sakon batean harira zopa bota eta gainetik patata bolak jarri.