Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazki bisquea
Barazki bisquea
Osagaiak
  • Batata handi bat
  • Azenarioak, 2
  • Txiribi bat
  • Pipermorro gorriak, 2
  • Tipula bat
  • Baratxuriak, 2
  • Tomate pasta, koilarakadatxo bat
  • Lanperna alga, 20 g
  • Barazki salda, 500 ml
  • Esne-gaina edo koko esnea, 200 ml
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Piperrauts gorri ketua, koilarakadatxo bat
  • Erromeroa eta salbia apur bat
  • Apaintzeko:
  • Tipulina
  • Esne-gaina edo koko esnea, 2 koilarakada
  • Ogi txigortu zatitxoak
Prestaketa

Labea 180 graduan berotzen jarri.

pipermorroa garbitu, lehortu, erretiluan jarri, eta oliba olioarekin igurtzi ondoren, laberatu. 50-55 minutuko laberatzea beharko du, baina gainontzeko barazkiak garbitu eta zatitu ahala, alboan jarriko dizkiogu.

Tipula zuritu eta laukitan moztu. Batata, txiribia eta azenarioak zuritu eta laukitxotan moztu ondoren, ontzi sakon batean sartu, eta oliba olioarekin, gatzarekin, usain belarrekin zein piperrauts ketuarekin ondu eta nahasi. Baratxuriak zuritu, eta erdiko zurtoina kendu ondoren, laurdenetan moztu.

Barazkiak pipermorroaren ondoan zabaldu, baita baratxuriak ere. Noizbehinka, pipermorroari eta barazkiei buelta eman.

Egiten direnean, labetik atera eta pipermorroari azala eta haziak kendu.

Segidan, eltze batera barazki guztiak isuri, eta lanperna alga, tomate pasta eta barazki salda gehitu eta birrindu. Barazki kremari esne-gaina edo koko esnea gehitu, gatzetan eta piperbeltzetan zuzendu, eta irakinaldi txiki bat eman ondoren, zerbitzatzeko prest egongo da.

Zerbitzatzeko, katilu sakon batean, barazki-bisquea zerbitzatu eta zirkunferentzian esne-gain edo koko-esne tanta batzuk banatu ondoren, makilatxo batekin, horien erditik zirkunferentzia bat marraztu (tanta zuriek hostotxo forma hartuko dute horrela). Segidan, erdian, ogi txigortu zatitxo batzuk banatu, eta, gainean, tipulin belar bat edo bi.