Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txipiroi entsalada tropikala
Txipiroi entsalada tropikala
Osagaiak
  • Txipiroi garbiak, 6-8 (eraztun finetan moztuta)
  • Kiwi hori bat
  • Lima bat
  • Jengibre zati bat
  • Perrins saltsa
  • Baratxuri bat (zatitxotan moztuta)
  • Pipermin bat
  • Oliba olio suabea
  • Gatz ezkatak
  • Kakahuete batzuk (birrinduta)
  • Uraza, ardi-mihi eta errukula hostoak
  • Cherry tomateak (erditik moztuak)
Prestaketa

Kiwia zuritu, eta dadotxotan moztu.

Ontzi sakon batean, kiwi dadotxoak, lima azalaren birrindura, jengibre birrinduraren zukua, 4 koilarakada oliba olio suabe eta perrins tanta batzuk batu ondoren, ongi nahasi. Segidan, hozkailuan, ordu erdiz mazeratzen utzi.

Zartagin batean, oliba olioa ongi berotu, eta baratxuria gorritzen jarri. Segidan, azkar batean, pipermina gehitu.

Baratxuria kolorez aldatzen hasten denean, txipiroi eraztunak gehitu, sua bizitu, eta minutu batez erregosi.

Segidan, sutatik atera, eta limaren zukua gehitu.

Katilu batean, barazki hostoak eta cherry tomateak zerbitzatu.

Gainetik, txipiroi aroak gehitu, mazeratutako kiwi zatiak erantsi, kakahuete birrinduak gainetik bota eta, bukatzeko, gatz ezkatekin ondu.