Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Artobeltz fusilliak antxoa saltsarekin
Artobeltz fusilliak antxoa saltsarekin
Osagaiak
  • Fusilliak, 500 g
  • Tipula, 400 g
  • Oliotako antxoak, 75 g
  • Kardu egosia, 250 g
  • Baratxuri-atal bat
  • Ardo zuria, 100 g
  • Oliba olio birjina, 80 g
  • Perrexil xehatua, koilarakada bat
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Lapiko batean oliba olioa berotzen jarriko dugu eta antxoak zatitu egingo ditugu. Olioa berotzean bertara botako ditugu antxoak eta baratxuri-atala zapalduta. Antxoak desegiten joango dira eta tarte horretan tipula xerra finetan moztu eta antxoei gehituko diegu. Tipula pixka bat gorritzen zaigunean, ardo zuria gehituko diogu, tapa jarriko dugu eta 40 minutuan sueztitzen utziko dugu dena su baxuan.

Zartagin bat su bizian olio pixka batekin jarriko dugu eta bertan salteatuko ditugu kardu egosi atalak pare bat minutuz. Saltsa eginda dagoenean, saltsari gehitu.

Lapiko batetan ura irakiten jarri gatzarekin eta bertan egosi fusilliak. Eginda daudenean, iragazi eta zerbitzatu saltsarekin eta perrexil xehatuarekin lagunduta.