lehenengoak
Lapiko bat su bizian jarri eta bertan gorrituko dugu hirugiharra, 5 bat minutuz, zerratan moztuta. Atera eta gorde geroko.
Tipula, baratxuria, apioa, patata eta azenarioa zuritu eta laukitxotan moztu. Brokolia eta kuiatxoa era berean moztuko ditugu.
Hirugiharra gorritzeko erabili dugun lapikoa berriro sutan jarri, olio zorrotada bat bota bertan eta tipula eta baratxuria erregosten jarriko ditugu. Tipula erdi erregosita daukagunean, gainerako barazki txikituak eta ilarrak gehituko dizkiogu eta beste minutu batzuez dena erregosiko dugu. Tomate kontzentratua, albaka eta oreganoa gehituko dizkiogu eta jarraian salda gehituko diogu. Gatza eta piperbeltza gehitu eta 15 bat minutuz irakiten izango dugu su motelean.
Denbora pasatu ondoren, pasta eta babarrun egosiak gehitu eta beste 10 bat minutuz egosten izango dugu dena. Dena eginda dagoenean, ziazerbak txikituta gehitu eta zerbitzatu parmesano gaztarekin lagunduta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa