lehenengoak
Tipula xerratu eta lapiko batean olio pixka batekin 10 bat minutuz erregosten jarriko dugu. Bitartean, bi piperrak xerratu eta tomatea lauki txikitan, azenarioa ilargi erditan eta apioa zati txikitan. Hau dena prest daukagunean, errezetako osagai guztiak lapikora gehituko ditugu, itsaskiak, feta gazta eta kuskusa izan ezik. Lapikoan duguna irakiten hasten denean, tapa jarri eta su txikian irakiten izango dugu ordubetez.
Saltsa egin bitartean, muskuiluak eta txipiroiak garbitu eta xerratu egingo ditugu. Saltsa prest daukagunean, itsaskiak gehitu, tapa jarri eta bost minutuz sutan izango dugu, dena eginda egon arte. Feta gazta gainetik bota eta kuskusarekin lagunduta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa