lehenengoak
Lapiko bat su ertainean olioarekin, baratxuri atal xerratuekin eta pipermin puntarekin jarri. Baratxuria dantzan hasten denean, ogi lehorra xerra finetan ebaki eta oliotan gozo-gozo erregosi.
Piper txorizero haragia eta piperrautsa ogiari gehitu, pare bat buelta eman eta salda eta ura gehitu. Dena 30 minutuz su motelean irakiten utzi. Lortutako salda eta ogiari gainean egin zaion koipea kendu, iragazi eta gorde egingo dugu.
Ravioliak
Mascarponea, Idiazabal gazta, arrautza gorringo bat eta baratxuri txikitua nahastu eta hozkailuan sartuko ditugu gorputza har dezaten. 4 pasta xafla mahai gainean ireki eta bere gainean gazta betegarri pixka bat jarriko dugu, sumendi itxura emanez. Kontu handiarekin, sumendi bakoitzaren barruan arrautza gorringo bat jarriko dugu. Jarraian, azken arrautza irabiatu eta pastaren ingurua margotu ondoren, beste pasta xafla bat gainean jarri eta itsatsi egingo dugu, ravioli itxura emanez. Pastak ebakitzeko molde borobil bat hartu eta izkinak kenduko dizkiogu. Hozkailuan gorde.
Aurkezpena
Zerbitzatzeko garaian, ravioliak 3-4 minutuz ur irakinetan egosi eta plater sakon baten erdian bat jarriko ditugu. Inguruan lehen gordetako zopako ogi pusketa pare bat jarri, perrexil xehetua gainetik bota. Oliba olio ketu tanta pare bat eta gordetako salda beroa gainetik botaz bukatuko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa