lehenengoak
Lehenbizi, piperrautsa eta baratxuri hautsa ogi birrinduarekin nahasiko ditugu. Azalorea xerra loditan moztu, gatzez ondu eta irinetik, arrautzatik eta ogi birrindutik pasako ditugu. Labeko papera erretilu baten gainean jarriko dugu. Oliba olio txorrotada bat bota bertan, eta jarraian azalore xerrak gainean jarriko ditugu. Oliba olioarekin margotu azalorea eta labean egingo ditugu 180 °C-tara, 45 bat minutuz.
Tipula, azenarioa, baratxuria eta jengibrea txiki-txiki moztu eta erregosten jarriko ditugu olio pixka batekin, 15 bat minutuz. Espeziak, tikka masala eta martorrien zurtoinak gehitu, eta beste 5 minutuz erregosten utziko dugu dena. Gero, irin koilarakada bat eta mango chutneya gehituko dizkiogu. Ondo nahasi eta litro bat ur gehituta, dena egosten utziko dugu, 15 minutuz. Gatzez ondu eta gorde geroko.
Basmati arroza garbitu eta urarekin batera lapiko batean jarriko dugu. Gatz pixka bat gehitu, tapa jarri eta su ertainean egosi, 15 bat minutuz, tapa kendu gabe. Zartagin batean piperbeltza eta kumino haziak salteatu pare bat minutuz. Jarraian arroza bertara gehitu eta pare bat buelta eman. Lima azala gehitu, ondo nahasi eta gorde geroko.
Aurkezpena
Plater baten oinarrian curry saltsa jarri, honen gainean arroza menditxo bat eginez eta bere kontra azalore xerra bat. Bukatzeko, pipermina txikitu eta gainetik bota ondoren, zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa