lehenengoak
Ahal dela, azpizuna momentuan bertan eta labanarekin txiki-txiki moztu behar da. Jarraian, gainerako osagai guztiak gehituko dizkiogu, galeper arrautzak izan ezik, eta hozkailuan gordeko dugu geroko.
Waldorf entsalada egiteko, ziazerbak garbitu, xukatu eta pixka bat moztu egingo ditugu. Intxaurrak eta mahaspasak ere erditik txikituko ditugu. Sagarra garbitu, erdiko haziak kendu eta atal finetan moztuko dugu. Apio adarra zuritu eta zati txikitan moztu. Nahasi osagai guztiak katilu batean. Ozpin olioa egiteko, ziapea, limoi zukua eta gatza katilu batean nahasi, eta olioa gehituko diogu, guk nahi dugun puntua lortu arte. Gorde geroko.
Patatak zuritu, makilatan moztu eta olioarekin eta berakatz atal zapaldu batekin frijitu zartagin batean.
Zerbitzatzeko garaian, metalezko molde bat hartu eta erdian steak tartarra jarriko dugu. Jarraian, arrautza bat kraskatu eta bere gorringoa tartarraren gainean jarriko dugu. Waldorf entsaladarako egindako ozpin-olioarekin ondu eta aldamenean jarriko dugu. Azkenik, ondoan patata frijitu batzuk jarriko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa