lehenengoak
Muskuiluak lurrunetan ireki.
Eltze sakon batean ura eta ardo zuria isuri, eta muskuiluak bota, taparekin itxi eta muskuiluak irekitzen diren arte irakin.
Egiten direnean, muskuiluak atera eta ura iragazi (ez bota).
Muskuiluei gaineko oskola kendu eta muskuilu-haragia dutenak labeko erretiluan zabaldu.
Ogi zaharra birrindu eta katilu batera isuri.
Baratxuria eta perrexila birrindu eta ogi birrinduarekin nahasi.
Muskuiluen saldari tabasko tanta batzuk gehitu eta hemendik 3-4 koilarakada ogi birrinduaren nahaskiari erantsi.
Muskuiluak nahaskiarekin bete, eta bakoitzari koilaratxo bat gainetik jarri.
Oliba olio txorrotada bat gainetik bota eta pipermin hautsarekin hautseztatu.
Labean gainerre.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa