lehenengoak
Muskuiluak garbitu eta prestatu.
Eltze batean ura eta ardo zuria jarri eta muskuiluak bertan ireki.
Muskuiluak eltzetik atera eta muskuiluen ura iragazi.
Muskuiluen haragia oskoletik bereizi eta muskuiluak labanarekin xehatu. Oskolak ez bota, hauek betetzeko erabiliko ditugu.
Baratxuria zuritu, xehatu eta zartaginean oliba oliotan gorritzen jarri.
Gorritzen denean, muskuilu-haragi xehatua gehitu eta txinpartak botatzen hasten denean, tomatea, tabaskoa eta perrexil xehatua erantsi.
Su motelean tomate saltsa murrizten den arte kozinatu.
Bexamela egin.
Motrailuan koloretako piperbeltza birrindu.
Eltze batean olioa eta gurina berotzen jarri.
Irina eta arto almidoia gehitu eta hauek gurinarekin eta olioarekin ongi bildu.
Gatzez ondu eta eragiteari utzi gabe, pixkanaka
esne hotza gehitu eta bexamela egin.
Muskuiluen ura eta esne-gaina gehitu, gatzez ondu, piperbeltza gehitu eta beste 3-4 minutuz su txikian kozinatu.
Muskuilu beteak muntatu.
Muskuiluen oskolak bete: oskolaren punta aldean, muskuilu eta tomatearekin egindako saltsa jarriko dugu, koilaratxo bat.
Koilarakada eder bat bexamel hartu eta bete berri dugun saltsaren gainean jarri, oskolaren puntarantz indar eginez eta ertzak ongi betez.
Beste koilarakada bat bexamel hartu eta oskolaren alde zabalean jarri, bertako ertz guztiak ongi estaliz.
Saltsa guztia bukatu arte prozedura bera jarraitu.
Muskuilu beteak arrautza irabiatutik eta ogi birrindutik pasatuz bildu.
Muskuilu beteak ekilore oliotan frijitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa