lehenengoak
Lehenbizi, arrain salda egiten hasiko gara. Horretarako, lapiko bat sutan jarriko dugu 3 oliba olio koilarakadekin, eta beroa dagoenean, tipula eta porrua xerratan moztuta eta baratxuri-atalak osorik gehituko dizkiogu. 3-5 minutuz erregosten utzi ondoren, arrain hezurrak eta ganba eta otarrainxken buru eta azalak gehitu, pare bat minutuz erregosi eta jarraian, urez estaliko dugu dena. Tapa jarri eta ordu erdiz, su ertainean, irakiten edukiko dugu. Iragazi eta gorde geroko.
Arrain zatiak laukietan moztu eta ganba eta otarrainxken gorputzak erditik moztu. Jarraian, baratxuri-atal bat txikituko dugu, laranja bati azala birrinduko diogu eta bi hauekin azafrai hautsarekin, gatz pixka batekin eta 50 g oliba oliorekin, arrain guztia marinatzen jarriko dugu katilu handi batean. Plastikoarekin bildu eta gorde hozkailuan errezeta bukaerara arte.
Tipula txiki-txiki moztu eta oliba olio txorrotada batekin erregosten jarriko dugu lapiko batean, ondo erregosita egon arte. Tipula prest dagoenean, patatak kraskatu eta bertara gehituko ditugu. Minutu batez erregosi eta jarraian, ardo zuria gehituko diogu. Ardo zuria lurrundu zaigunean, arrain saldarekin busti eta 20 minutuz egosten utziko ditugu bertan patatak. Bukatzeko, arrain marinatua gehitu eta 8 bat minutuz egiten utziko dugu dena.
Rouille saltsa egiteko, olioa izan ezik, osagai guztiak irabiagailuaren ontzian jarriko ditugu, eta irabiagailuarekin birrinduko ditugu, olioa gehitzen dugun bitartean. Ogi txigortua berarekin igurtzi eta zerbitzatu gure zoparen lagungarri bezala.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa