lehenengoak
Pipermin horiei haziak kendu eta bi uretan galdarraztatu, 10 bat minutuz. Jarraian, zuritu eta berakatzarekin, gatzarekin eta olioarekin batera birrinduko ditugu. Gorde geroko.
Aliolia egiteko, berakatza, gatza, arrautza eta limoi zuku pixka bat irabiagailuaren ontzian jarriko ditugu. Olioa gainetik botatzen hasiko gara, eta irabiagailua martxan jarriko dugu gure krema muntatu arte. Gatzez eta limoiz ondu eta gorde geroko.
Patatak garbitu eta lapiko batean urarekin eta gatz pixka batekin egosten jarriko ditugu bigundu arte. Jarraian, zuritu eta sardexka baten laguntzarekin ondo birrindu. Pipermin hori krema koilarakada pare bat, oliba olio koilarakada bat, lima zukua, gatza eta piperbeltza gehitu. Ondo nahasi dena, eta hozkailuan gordeko dugu, ordu betez, hoztu arte.
Tipulina eta olibak txiki-txiki moztu eta atunarekin eta alioliarekin nahasiko ditugu. Errezeta bukatzeko, metalezko eraztun bat hartu eta oinarrian patata geruza bat jarriko dugu aurrena. Jarraian, atunarekin egindako geruza bat jarriko dugu, eta bukatzeko, beste patata geruza bat jarriko dugu. Izokin arrautza batzuekin eta perrexil adar batekin apaindu eta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa