lehenengoak
Barazkiak garbitu eta zuritu ondoren erditik moztu. Eltze sakon batean osagai guztiak ipini, haragi xehetua eta galet pasta izan ezik. Ura gehitu eta 4 orduz su ertainean egosten utzi. Ateratzen duen bitsa kendu.
Labea 100 gradutan berotzen jarri. Ontzi batean haragi xehetuak, perrexil xehetua eta arrautzak nahastu eta bi haragi bola eder egin. Salda egiten denean, bitsadera baten laguntzarekin haragiak eta barazkiak atera eta hauek erretilu batean zerbitzatu, osagai bakoitzari toki bat emanez.
Salda ohil batetik edo kafea iragazteko filtro batetik iragazi eta eltze batean irakiten jarri. Haragi bolak bitsadera baten laguntzarekin saldan sartu eta 5-6 minutuz bertan egosi. Egiten direnean, sua itzali gabe, haragi bolak atera eta erretiluko osagaien artean jarri.
Erretilua aluminiozko paperarekin estali eta labean sartu, bero gordetzeko. Galet pasta saldan egosi, behar duen denboran. Labeko erretilua atera, papera kendu eta gatz larriarekin gatzean ondu. Salda gatz finarekin gatzean ondu.
Zerbitzatu: Platera sakonean salda gailetekin zerbitzatu eta erretilua mahai erdian jarri, bakoitzak nahi duena saldara gehitzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa