Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Quiche lorraine beganoa perretxiko saltsarekin
Quiche lorraine beganoa perretxiko saltsarekin
Osagaiak
  • OREA EGITEKO
  • Arbendol irina, 120 g
  • Ekilore haziak, 70 g
  • Liho haziak, koilarakada bat
  • Ura, 3 koilarakada
  • Oliba olio birjina, 15 g (koilarakada bat)
  • Gatza
  • BETEGARRIRAKO
  • Porruak (atal zuria bakarrik), 400 g
  • Hirugihar beganoa, 200 g
  • Gazta beganoa, 80 g
  • Esne-gain begetala, 300 g
  • Txitxirio irina, 5 koilarakada
  • Soja edaria, 100 g
  • Gatza eta piperbeltza
  • PERRETXIKO SALTSA EGITEKO
  • Tipulin bat
  • Perretxiko edo barrengorriak, 150 g
  • Barazki salda, 150 g
  • Esne-gain beganoa, 50 g
  • Oliba olio birjina
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Ekilore haziak txikitu eta arbendol irinarekin nahasi. Liho haziak eho eta ur epelarekin nahasi katilu handi batean. Jarraian, katilura arbendol irina, olioa eta gatza gehitu eta dena ongi nahasi ore homogeneo bat izan arte. Labeko bi paperen artean orea jarri eta arrabolaren laguntzarekin luzatu, gero tartak egiteko molde batean jartzeko. Laberatu eta 15 minutuz bertan egin 18 °Can. Gorde gerorako.

Porrua ilargi erditan fin-fin moztu eta gorde. Hirugihar beganoa xerratan moztu eta olio pixka batekin zartagin batean pixka bat gorritu. Atera hirugiharra, eta porruak zartagin berdinean jarriko ditugu egiten, su ertainean, 15-20 minutuz.  Barazkiak egin bitartean, katilu batean soja, esne-gaina, edari begetala, gazta birrindua eta txitxirio irina nahasiko ditugu, eta gatzez eta piperbeltzez onduko ditugu. Porruak eginda daudenean, hirugiharra nahasi eta pare bat buelta eman ondoren, lehen egindako molde barruan sartuko ditugu. Jarraian, katiluan daukagun nahasketa gehitu, ondo nahasi dena, eta laberatu egingo dugu 200 °Can, 25 bat minutuz.

Saltsa egiteko, tipulina xerra finetan moztu eta olio pixka batekin erregosten jarriko dugu, 15 bat minutuz. Perretxikoak era berdinean moztu eta tipulinarekin batera erregosten jarriko ditugu beste 10 bat minutuz. Denbora pasa ondoren, barazki salda gehitu eta 30 bat minutuz, su ertainean, egosten utziko dugu dena. Saltsa birrindu, gatza eta piperbeltza bota, eta zerbitzatu quichearekin batera.