Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Onddo eta alberjinia arrautzak
Onddo eta alberjinia arrautzak
Osagaiak
  • Onddoak, 500 g
  • Tipulatxak, 2
  • Galeper arrautzak, 4
  • Baserriko ogia, 2 xerra
  • Alberjiinia tenpuran egiteko
  • Alberjinia, 1
  • Txitxirio irina, 150 g
  • Garagardo hotz-hotza, 250 ml
  • Ekilore olioa
  • Patata aparra egiteko
  • Patatak, 300 g
  • Patatak egositako ura, 100 ml
  • Esne-gaina, 150 ml
  • Oliba olioa, 20 ml
  • Intxaur muskatua
  • Gatza
  • Apaintzeko
  • Arrautza oskolak, 4
  • Erromero hosto batzuk
Prestaketa

Arrautzak irekitzailearekin ireki, hustu eta garbitu. Tipulatxak zuritu eta xehatu. Eta, onddoak zatitu.

Zartagin batean oliba olio zorrotada bat berotzen jarri eta tipulatxa gorritzen jarri. Onddoak gehitu, gatzez ondu eta onddoak egiten diren arte kozinatu.

Patatak zuritu, kraskatu eta 20 minutuz egosi. Egosten direnean, iragazi (ura ez bota). Kazo batean patatak, pataten ura (100ml), esne-gaina, oliba olioa, gatza, eta intxaur muskatu birrindua gehitu eta birrindu krema bat egiten den arte. Hau ere iragazi, inolako koskorrik gabe gelditzeko eta epeltzean sifoian sartu.

Ogi-xerrak dadotxo txikitan moztu eta zartagin batean oliba olioarekin txigortu. Atera eta epeltzen utzi.

Ontzi batean garagardo hotza eta txitxirio irina nahasi eta izozkailuan gorde.

Ondoren, alberjinia dadotxotan moztu. Tenpuraren nahaskia izozkailutik atera, koilara baten laguntzarekin buelta batzuk eman eta alberjinia dadoak pixkanaka bertara bota.

Zartagin batean ekilore olioa ongi berotu eta alberjiniak tenpuran bertan frijitu. Egin ahala, sukaldeko paperaren gainera atera gehiegizko olioa xurgatzeko.

Kazo batean ura irakiten jarri eta galeper arrautzak bertan galdarraztatu. Ateratzean gatzez ondu.

Arrautza-oskolak honela muntatuko ditugu: Oinarrian, koilaratxo bat onddo jarri; gainean, koilaratxo bat alberjinia tenpuran; segidan, galeper arrautza bat; honen gainean, bi ogi koxkor; eta bukatzeko, patata-aparrarekin bete arrautza goraino.

Dagokion platerean edo ontzian aurkeztu gainean erromero hosto bat jarrita.