Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Foie gras gainerrea onddo gainean
Foie gras gainerrea onddo gainean
Osagaiak
  • Foie gras gainerrea onddo gainean
  • Osagaiak
  • Onddoak, 4 ale
  • Oliba olioa
  • Gatza eta piperbeltza
  • Foie grasa egiteko
  • Ahate-gibel bat (600 g inguru)
  • Gatza, 8 g
  • Piperbeltza, 2 g
  • Piperbeltz zuria, 2 g
  • Intxaur muskatu pixka bat
  • Azukre pixka bat
  • Armagnac pattarra, 75 g
  • Portoko ardoa, 25 g
  • Gainerrea egiteko
  • Bexamela, 100 g
  • Esne-gaina, 100 g
  • Behi gazta birrindua, 100 g
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Sukaldean hasi baino lehenago, ahate-gibelak pare bat orduz sukaldeko toki epel batean edukiko ditugu epeldu eta bigundu daitezen (15-20 minutu ur epelean edukita ere egin dezakegu hau, 35 °Can). Laban baten laguntzarekin gibelak ireki eta barruko zainak kenduko dizkiogu kontu askorekin.  Gibelak erretilu batean zabaldu eta gatz, piperbeltz, piperbeltz zuri, intxaur muskatu eta azukre nahasketarekin ondu ondoren, pattarrarekin eta Portoko ardoarekin bustiko ditugu. Plastiko filmarekin estali eta 12 ordu hozkailuan utziko ditugu. Denbora hori pasa ondoren, film plastikoa mahai gainean ireki, gibelak gainean jarri eta elkarrekin bilduko ditugu txorizo lodi baten forma emanaz. Txorizo hau hutsean haize gabe ontziratzeko poltsa batean sartu, hutsean ontziratzeko makinarekin haize guztia kendu eta labeko erretilu batean jarriko dugu Maria bainuan. Berotu labea 65 °Can eta bertan egosi gibelak Maria bainuan, 75 minutuz. Atera eta ura eta izotzarekin izango dugun katilu handi batera pasako dugu hoztera. Behin hotza dagoenean, gorde hozkailuan.

Ireki onddok  labeko erretilu batean, gatz pixka bat eta olio zorrotada bat gainetik bota eta labean sartuko ditugu 10 minutuz 160 °Can. Bitartean, bexamela esne-gainarekin finduko dugu eta behin onddoak eginda daudenean, bero daudela platerean anoak banatu, gainean foie gras medailoi bat jarri, hau bexamelarekin estali, gazta birrindua gainetik bota eta grillean edo sopletearekin gainerrez bukatuko dugu.