lehenengoak
Perretxikoak garbitu, handiak direnak zatitu eta gainerako osagai guztiekin nahasi ondoren, 10 minutuz kozinatuko ditugu su motelean. Gorde egun batez.
Muskuiluak egiteko, ardo zuria lapiko batean su bizian jarriko dugu eta irakiten hasten denean, muskuiluak bertara bota, tapa jarri eta irakiten hasi bezain laster, sutatik atera eta beren oskoletik banatuko ditugu. Gorde bota duten ura.
Muskuiluak egiteko behar ditugun barazkiak Juliana eran moztu eta erregosten jarriko ditugu ereinotz hostoarekin eta oliba olioarekin batera. Barazkiak erregosi zaizkigunean, muskuiluak, ozpina eta muskuilu ur pixka bat gehituko dizkiogu eta irakinaldi motz bat eman ondoren, sutatik atera eta egun batez gordeko ditugu.
Erremolatxa zukua lezitinarekin batera irabiagailuarekin birrindu eta pare bat orduz pausatzen utziko dugu.
Plateraren muntaketa egiteko, perretxikoak plateraren oinarrian jarriko ditugu eta hauen gainean muskuilu batzuk. Muskuiluen likido eta barazkiak birrindu eta saltsa moduan erabiliko dugu platera saltsatzeko. Bukatzeko, erremolatxa zukua irabiagailutik pasa berriro eta aparra aterako diogu. Apar hau gainerako osagaien gainean jarri eta bukatu platera erremolatxa kubo txiki batzuekin apaintzen.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa