lehenengoak
Barazki guztiak laukitxotan moztu eta zartagin batean salteatuko ditugu oliba olio pixka batekin. Lehenengo tipulina eta azenarioa jarriko ditugu, 2-3 minututara kuiatxoa gehituko diogu eta beste 3 minututara barrengorriak. Barazkiak puntuan ditugunean, txerri-hankak ere laukitxotan moztu eta barazkiei gehituko dizkiegu. Haragi salda gehitu, gatzez ondu eta geroko gordeko dugu guztia.
Taloa egiteko, taloaren ura berotzen jarri irakiten hasi arte eta segidan irinari gehitu beroa dagoen bitartean. Hasieran koilara batekin nahasi dezakegu baina epeltzen denean, eskuekin landuko dugu talo orea. Zapi batekin estali eta pausatzen utziko dugu saltsa eginda izan arte.
Saltsa egiteko, tipulatxa txiki-txiki moztu eta modena ozpinarekin batera lapiko batean jarriko dugu su ertainean modenako ozpina erdira murriztu arte. Jarraian salda gehitu eta hau ere pixka bat murrizten utziko dugu. Puntuan dugunean, gurina gehitu, ondo nahasi eta geroko gorde.
Talo ore atalak atera eta eskuen laguntzarekin zapaltzen joango gara talo fin bat lortu arte. Zartagin bat su bizian jarri eta bero dagoenean, taloak bertan erre 3-4 buelta emanez.
Ahate-gibel xerrei gatza eta pipermina gehitu eta zartagin batean egin su bizian. Eginda daudenean, taloaren oinarrian barazki betegarri pixka bat jarri eta gainean ahate-gibela jarriko dugu. Saltsa koilarakada bat gainetik bota eta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa