Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

San choy bow
San choy bow
Osagaiak
  • Kukuluak, 2
  • Barrubeterako
  • Tipula bat
  • Pipermorro bat
  • Baratxuria, atal bat
  • Txekor haragi xehetua, 150 g
  • Txerri haragi xehetua, 150 g
  • Koko esnea, 1 edalontzi
  • Kakahuete krema, 50 g
  • Soia saltsa, 40 ml
  • Limoi erdi baten azala birrinduta
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Sambal oelek saltsa egiteko
  • Pipermin freskoak, 1 eskukada
  • Baratxuria, 1 atal
  • Arroz ozpina, 2 koilarakada
  • Limoi zukua, 1 koilaratxo
  • Jengibre hautsa, ¼ kafe-koilara
  • Ziropa, 1 koilarakada
  • Hornigai gisa
  • Porruaren zati zuriak, 2
  • Arroz fideoak
  • Martorria
Prestaketa

Sambal oelek pasta egiteko, piperminei haziak kendu eta osagai guztiak birrindu, pasta uniforme bat egiten den arte. Segidan, ontzi batean sartu eta soberan gelditzen dena hozkailuan gorde.

Labea 200 graduan berotzen jarri goitik eta behetik.

Porruak 3 cm-ko trontzatan moztu eta labeko erretilu batean jarri. Txorrotada on bat oliba olio gehitu, gatzez ondu eta 30 minutuz laberatu.

Denbora horren ostean, porru trontzei buelta eman, eta beste 10 minutu gehiago egiten utzi.

Tipula eta baratxuria zuritu eta txikitu. Pipermorroa ere dadotxotan moztu.

Zartagin batean oliba olioa berotu eta tipula eta baratxuria bertan erregosi, gatz apur batekin. Bi-hiru minuturen ostean pipermorroa gehitu, eta beste 4 minutuz erregosten utzi.

Jarraian, kafe-koilara bat sambal saltsa erantsi eta guztia ongi nahasi. 2-3 minutu gehiago erregosten utzi.

Haragi xehetua gehitu eta ongi gorritu arte su ertainean utzi.

Zartaginekoari koko esnea, kakahuete krema, soia saltsa eta limoi azal birrindua gehitu, eta irakinaldi txiki bat eman, saltsa ongi loditzen den arte. Segidan, gatzez ondu eta epeltzen utzi.

Fideoak egosteko, ura irakiten jarri, eta irakiten duenean, fideoak bertara bota. Sua itzali, eltzeari tapa jarri eta 3-4 minutuz bere horretan utzi.

Segidan, fideoak iragazi eta ur hotzetan freskatu.

Kukuluari hostoak atera eta handienak garbitu.

Zerbitzatu.

Kukulu-hosto baten barrualdean, oinarrian, arroz-fideo batzuk jarri. Horren gainean, haragi-barrubetea eta amaitzeko, apaingarri gisa, martorri hosto batzuk.

 

On egin!!