lehenengoak
Bezperan edo 12 ordu lehenago, babak eta txitxirioak beratzen jarri uretan. Tipula eta berakatza robotean txikitu eta nahasi martorri eta perrexil txikituarekin. Behin lekaleak beratuta ditugula, iragazi, eta horiek ere robotean birrindu. Jarraian, errezetako beste osagai guztiekin (frijitzeko olioarekin izan ezik) nahasi, eta nahaskia ordubetez pausatzen utziko dugu toki fresko batetan.
Atzamarrak erabiliz, ore ataltxoak hartu eta kroketa biribil edo luzangak egingo ditugu, ez oso lodiak. Jarraian zartagin bat sutan jarriko dugu olio litro batekin, eta bero dagoenean, bertan frijituko ditugu gure kroketak gorritu arte. Eginda daudenean, sukaldeko paperarekin izango dugun plater batera atera.
Hummusa egiteko, txitxirio egosiak, berakatza, limoi zukua, tahina, ura eta gatza irabiagailuan nahasi, eta jarraian birrindu egingo ditugu pure fin bat lortu arte. Plater batera atera eta gainetik piperrauts pixka bat, kumino pixka bat, perrexil xehatu pixka bat eta txorrotada bat oliba olio botako dizkiogu.
Txitxirio txigortuak egiteko, txitxirio egosiak katilu batetan jarri eta jarraian gainerako osagai guztiak gehitu dizkiogu. Dena ondo nahasi eta labeko erretilu batetan jarriko ditugu zabal-zabal. Jarraian labera 200 °Can 30 bat minutuz sartzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa