lehenengoak
Dilistak garbitu eta eltze batean jarri. 700 ml ur eta kurkuma gehitu, eta 15 minutuz su ertainean egosi. Ateratzen zaion aparra bitsaderarekin kendu. Ondoren, eltzea taparekin estali lurrunketa ekiditeko.
Txapatien orea egiteko, chia aktibatua birrindu eta gainerako osagai guztiekin nahasi. Orea hozkailuan gorde 15-20 minutuz.
Baratxuria, jengibrea eta pipermina zati txikitan moztu.
Zartagin batean oliba olio on bat isuri eta emeki berotu. Jarraian kumino haziak, ziape haziak eta curry hostoak oliotan frijitu (kontuz txigortu gabe). Baratxuria eta jengibrea gehitu eta erre gabe kasu egin.
Tipulatxa xehe-xehe moztu eta zartaginekoari gehitu. Hiru minutuz erregosten utzi eta zartaginera itsatsi gabe kasu egin; maiz nahasi. Tomatea zatitxotan moztu eta zartaginera erantsi. King-mashala espeziea gehitu eta 5 minutuz erregosten utzi.
Zartagineko nahaskia dilistei gehitu, gatzean ondu eta gurina gehitu. Guztia ongi nahasi eta zerbitzatzeko prest legoke.
Ondoren, txapatiak egingo ditugu. Horretarako, orea hozkailutik atera eta berriro nahasi. Zartagina berotzen jarri eta oliba olioarekin margotu. Burruntzalikada bat ore bota eta pankekea balitz bezala kozinatu.
Zerbitzatzean, dhal-a katilu batean jarri eta martorri hosto batzuekin apaindu. Alboan, txapatiak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa