Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Salda onddo-gnocchiekin
Salda onddo-gnocchiekin
Osagaiak
  • Salda egiteko:
  • Zangarra, 500 g
  • Hezur bat
  • Urdaiazpiko puntak, 300 g
  • 2 porru
  • Tipula bat
  • Apio adar bat
  • 2 baratxuri
  • Ura, 4 l
  • Txitxirioak, eskukada bat
  • Onddo-gnnocchiak egiteko:
  • Patatak, 1kg
  • Arrautza bat
  • Tapioka almidoia, 150 g
  • Irina, 300 g
  • Onddo irina, 5 g (niretzako oharra: lapiko edo lasa)
  • Parmesano gazta, 250 g
  • Piperbeltza
  • Intxaur muskatua
  • Gatza
  • Saldari gehitzeko:
  • Azenario bat
  • Ziazerbak, 50 g
Prestaketa

Barazkiak garbitu, zuritu eta zatitu.

Salda egiten jarri: barazkiak zatituta, haragia, hezurra, urdaiazpiko puntak eta ura egosten jarri. Gutxienez 4 orduz su ertainean irakiten eduki.

Patatak labean erre, bere azalarekin, 180 ºc-tan 45-50 minutuz. Egitean labetik atera.

Patatak epeletan zuritu eta purea egin "pasadorearekin".

Patatari  arrautza, onddo-hautsa edo irina, gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua gehitu. Dena ongi batu arte nahasi.

Patataren nahaskiari irina eta tapioka gehitu eta oratzen jarraitu.

Oreari forma eman: mahaia irineztatu, ore bola bat hartu, makila zilindriko luze baten forma eman eta labanarekin gnnocchi txikitan ebaki.

Ura irakiten jarri eta gnnocchiak bertan egosi; ur-azalera ateratzen direnean, eginak daude. Bitsaderarekin atera eta gorde.

Salda iragazi.

Azenarioa zuritu eta dadotxotan zatitu. Eltze batean olio zorrotadatxo bat berotzen jarri eta bertan azenarioak erregosi.

Zangarra dadotxotan zatitu.

Azenarioei salda, ziazerbak eta zangar zatiak gehitu. Gatzean zuzendu.

Zartagin batean gnnocchiak gorritu eta saldari gehitu.

Plater sakon batean zerbitzatu.