lehenengoak
Hasteko, hegaluzeari olioa ongi kendu eta ontzi batean jarriko dugu. Jarraian, arrautza eta legamia harrotzailea gehitu eta irabiagailuarekin ongi birrinduko dugu.
Segidan, tuper moduko ontzi batera isuri eta mirkrouhin labean kozinatuko dugu, 3 minutuz. Atera eta epeltzen denean, erditik moztuko dugu. Honen ostean, zartaginetik pasatuko ditugu, bi aldeak gorritzeko. Gorritzen direnean, labeko erretiluan jarriko ditugu (silpack edo paper sulfurizatuarekin aurrez estali).
Jarraian, hegaluze fit-ogi bakoitzaren gainean lakoi xerra bana jarriko dugu, gero anana xerra eta, azkenik, gazta. Laberatu aurretik, piperrautsarekin eta piperbeltzarekin ondu eta labean gazta urtzen den arte gorrituko ditugu.
Entsalada egiteko, hasteko, tipula juliana eran ebaki eta zartaginean oliba oliotan sueztituko dugu. Bien bitartean, errefautxoak xerra finetan ebaki, aranak zatitu, brie gazta xerratan ebaki eta pesto ozpin-olioa egingo dugu. Ozpin-olioa egiteko, lehenik intxaurrak birringailuan xehatuko ditugu. Segidan, irabiagailuko ontzira olioa, ozpina, gatza eta alabaka bota eta birrindu egingo dugu. Behin birrindu denean, apurka apurka intxaur xehatua botatzen joango gara irabiatzeari utzi gabe.
Bukatzeko, plater batean hegaluze fit-ogiak hawaiiar erara jarriko ditugu eta alboan, katilutxo batean, entsalada bere ozpin-olioarekin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa